miércoles, 20 de febrero de 2013

OINUTSIK HAUR ESKOLA

Aupa bisitari!

Aupa bisitari! Pozten naiz zu hemen ikusteaz! Astigarragako Oinutsik Haur Eskola zuengana zuzentzen da, oraingo honetan blog baten bidez. Gaur egun, sare sozialek garrantzi handia hartu dutenez, gu ere animatu egin gara! Bertan, jolas eta jostailuek duten garrantziaz arituko gara eta gure haur-eskolaren abantaila eta berri guztiak ikusteko aukera ezin paregabea izango duzue! Gainera, zuen txikiak egiten dutenaren berri argazki bidez, ikusi ahal izango duzue.


“SARTU, GOZATU eta IKAS ezazue informazioaz”
                                                                             

Haurra ehunez egina dago
Haurrak ehun hizkuntza ditu
ehun esku
ehun pentsamendu
ehun pentsatzeko era
jolasteko eta hitzegiteko
ehun beti ehun
entzuteko era
harritzeko maitatzeko
ehun poztasun
abesteko eta ulertzeko
ehun mundu
aurkitzeko
ehun mundu
sortzeko
ehun mundu
amesteko (...)

Loris Malaguzzi